Pou anaiek Himalaya indiarrera bidaia egin zuten erronka handi bati ekiteko asmoz: Bhagirathi IIIean ‘Ezinezko izarra’ bidea era askean lehen aldiz eskalatzea. Kanpamendu Nagusia Himalayako politenetarikoa da. Udaberrian berdez tindatzen da, eta Ganges ibaiaren, ibai sakratuaren iturburu diren
errekatxoak sortzen dira bertan.
18 minutuko dokumentala Jordi Canyigueral errealizatzaile katalanak zuzendu du. Muturreko baldintzetan filmatutako mendiko dokumentaletan espezialista da.
'Indian summer festival' lana BBK aretoan 19:30ean ikusteko aukera izango da.
20:30ean aldiz Hansjörg Auer eskalatzaile austriarrak bakarkako eskaladari dion pasioari buruzko hitzaldia eskainiko du, ‘Ganz Normal’ izenpean.
Sukalde laborategia goi mendietan
Mendi Film jaialdiko ekimen originaletako bat antolatu dute gaur 11:00etan Alondegiko Yandiola jatetxean. Ricardo Perez sukaldariak goi mendietako laborategia zuzenduko du. Bertan parte hartuko dute Pou anaiek eta Joshe Abando kirol psikologoak ere.