Zeintzuk izan dira gertaera gakoak euskararen egoera gaur dagoen moduan egon dadin? Zein bizipen izan dituzte euskaldunek urte hauetan guztietan? Zer behar dugu egoera gainditzeko? Zeintzuk dira euskararen gutxienekoak?
Galdera hauek eta beste hainbeste egiten dizkiogu geure buruari maiz. Gako horien inguruan hausnartzeko eta euskaldunon artean gogoeta egiteko helburuarekin egin du Kontseiluak dokumentala.