'Hiru txerrikumeak' emanaldi solidarioko diru-bilketa Sanfilippo sindromearen ikerketara bideratuko da

uriola.eus 2015ko urt. 2a, 09:15

BBK aretoan bihar, urtarrilak 3 larunbata, 12:00etan, 'Hiru Txerrikumeak' emanaldi solidarioa izango da, eta bildutako dirua Sanfilippo sindromearen ikerketara bideratuko da.

"Arrarotzat" jotzen den gaixotasun hau zazpi euskal haurrek pairatzen dute, besteak beste, heriotza goiztiarra eragiten du nerabezaroan. 'Haur-alzheimer' gisa ezaguna, gaixotasun honetan azkar bildu behar da dirua ikerketaren lastertasunean eragin ahal izateko.  

Emanaldi solidario honetaz gain, 'Hiru Txerrikumeak' 2015eko urtarrilaren 2an eta 3an ere antzeztuko da, bina emanaldi egun bakoitzean, 16:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren, 9 euroko sarrerarekin.