Immigrazioaren inguruko estereotipoei aurre egiteko argazki erakusketa

uriola.eus 2014ko abe. 22a, 09:45

Herritarrei Zurrumurruen aurkako Europar Estrategiaren barruan garatzen diren jarduera desberdinak erakusteko, bihar, abenduak 23, hasita eta 2015eko urtarrilaren 15era arte, Bilboko Metroko Abando geltokiko Renfeko irteeran Bilboko Udalak eta Metro Bilbaok sustatutako erakusketa izango da. Estrategia hori immigrazioaren inguruko estereotipoei eta zurrumurruei aurre egiteko da eta, Bilboz gainera, Europako beste hamar hirik hartzen dute parte. 

Erakusketa honetako 14 argazki handiek gaur arte egindako jarduerak erakusten dira, kultura-aniztasunean eta dibertsitatean oinarritutako elkarbizitza gaiztotzen duten adierazpenak eta ekintzak leuntzeko. Bilboko herritarrek, erakunde publikoek, Osakidetzak, ikastetxeek, Athletic Fundazioak, gazteguneek edo era guztietako elkarteek laguntza eman diote ekimen honi eta beren irudia erakusketan erabiltzen utzi dute, denon artean, elkarbizitzaren aldeko diskurtsoa eraikitzeko. 

Laguntzaileak

"Lanera" Langabezian dauden Langileen Elkartea, Mujeres con Voz Elkartea, Uribarri LHIko GE, Nueva Ciudadanía Elkartea, Athletic Fundazioa, Munduko Emakumeak Elkartea, Bizkaiko Gurutze Gorria, Sierra Maestra Euskadi Elkartea, Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin (CEAR), Deustuko Familien Elkartea, Arangoitiko Auzotarren Elkartea, Osakidetza, Gurutzetako Ospitalea, Ecuador Etxea Elkartea, Ellacuria Fundazioa Gizarte Gunea, Harribide Fundazioa, Ahizpatasuna Elkartea, Mujeres por la diversidad Elkartea, Immigrazioaren Euskal Behatokia—Ikuspegi, Aldaika Heziketa Elkartea, Guztiok Lagun Elkartea, Zorrotzako Gaztegunea, Uribarriko Gaztegunea, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, eta abar.

Argazkien erakusketa honek arlo desberdinak lantzen ditu, esaterako uriko etorkinen datu estatistikoak, zurrumurruen aurkako agenteek daukaten zeregina, atzerriko pertsonak etortzeko arrazoiak, eta hainbat gai: hezkuntza, osasuna, integrazioa edo elkarbizitza dibertsitatean.

Erakusketa ibiltaria

Erakusketa Abandoko geltokian (Renfe-eko sarrera-irteeran) ikusi ahal izango da bihar hasita (martitzena), baina urtarrilaren 15ean Bilboko metroaren beste leku batzuetara eramango da:

Abando geltokia (Renfeko irteera): abenduaren 23tik 2015eko urtarrilaren 15era

Zazpi Kaleetako geltokia (Unamunoko irteera): urtarrilaren 15etik 30era

Indautxuko geltokia (Urkixoko irteera): urtarrilaren 30etik otsailaren 16ra

Moyuako geltokia: otsailaren 16tik martxoaren 2ra

Deustuko geltokia: martxoaren 2tik 16ra

Santutxuko geltokia: martxoaren 16tik 31ra

 

Zurrumurruen aurkako proiektuari buruzko informazio gehiago:

www.bilbao.net/

www.facebook.com/antirumoresbilbao/

www.quenotecaleelrumor.com/