Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak neurrira egitearen lanbidea, horixe da Bilboko egoitzan zezeilaren 5era arte egongo dan erakusketearen izenburua. Erakusketa horretan batzen dira Bizkaiko azken maisu jostunen lan batzuk. Erakusketa hori Enkarterrietako Museoan ikusi ahal izan da uda honetan. Oraingoan, Batzar Nagusietako erakusketa-aretoko (Hurtado de Amezaga, 6 – behe solairua) pasarelan egongo dira jostearen eta ebagitearen artisauek eginiko lan bikainak, azken 70 urteetan neurrira egindako jantzien lagin ederra ilbanduz.
Pedro López, Oskar López, Javier de Juana, Gonzalo Cardenal, Derby-Gardeazabal (Rafael Gardeazabal), Iñaki Barkos, Sastrería Juan Zabala eta Juan Antonio Andrade jostunek euren sormenetako batzuk aurkeztuko deuskuez, euren lanbidearen garrantziaren eta balioaren erakusgarri, lanbide hori gaur egun justu-justuan bizirik dagoan arren. Jostun maisu horreek urte askoko ibilbidean —40ko hamarkadatik gaur egunera arte— jositako jantzi hautatu batzuk ikusi geinkez erakusketan. Sarrerea dobanekoa da.
Erakusketeagaz lotuta, eta Enkarterrietako Museoak antolatuta, beste ekimen bat gauzatuko da Batzar Nagusien egoitzan, hain zuzen be jostundegi tailer praktikoa, Juan Antonio Andraderen eskutik. Balmasedako jostun maisu horrek bertatik bertara erakutsiko dau zelan marketan eta ebagiten dan traje bat, jantziak neurrira egiteko prozesuaren oinarrizko kontzeptuak azalduta. Urtarrilean jakingo dogu ekimen hori zein egunetan egingo dan.