Neguko topaketen barruan, EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen The Kid filmearen musikea interpretauko dau zuzenean, pelikulea proiektetan dan bitartean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Lehenengo hitzordua Euskaldunan izango da, gaur, urtarrilak 2, 20:00etan. Donostian, urtarrilaren 3an joko dabe, eta Gasteizen, 4an.
Chaplinek 1921ean zuzendu eban The Kid, bere lehenengo film luzea. Eta berak sortu eban, ganera, pelikulearen soinu bandea. Musika hori da EGOk eskainiko dauena. Juan Jose Ocon orkestrearen zuzendariak hileak daroaz piezea lantzen, ez da erraza-eta irudia eta musikea hain zehatz batzea.
Abenduaren 26tik hasita dabilz egiten neguko topaketak, urtarrilaren 5era arte, Eibarko hezkuntza esparruan. 40 musikari gazte dabilz egunotan beharrean, 16 eta 21 urte bitartekoak, hainbat irakaslegaz batera.