Kafe Antzokiak A Wamba Buluba izeneko kluba zabalduko dau hilean behin

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 2a, 09:56

Urtarrilaren 16tik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiak A Wamba Buluba kluba edegiko dau hilero. Aretoko goiko solairuan, vintage eta doinu retroak eskaintzen dituan Stereorocks egitarauaren barruan, zuzeneko ikusgarriak eta musika-jartzaile ezagunak batuko dira.

A Wamba Buluba kluba Bartzelonan sortu zan 2013ko martian, Cesar Cabezuelos (Turista Bang Bang) DJaren eskutik. Orain, Turista Bang Bang, Birdy (Bilboko DJ eta musika programatzailea) eta Stereorocks klubagaz ealkarlanean, A Wamba Buluba  Bilbon izango da, hilean behin.

Kafe Antzokiko arduradunek jakinarazo dabenez, rock'n'rolla, rhythm & blues afroamerikarra, 1950eko hamarkadako rockabilly doinuak eta 1960ko hamarraldiko garage musikak bat egingo dabe soul kanten berotasunagaz, surf musikearen erritmo biziekaz edo Ingalaterrako beat eszenako kantekaz.Jantza egiteko musika aproposa izango da, duda barik.

Wamba Buluba klubaren lehenengo gaua urtarrilaren 16an izango da. Marcos Sendarrubias izango da protagonistea. Country, blues eta rock'n'roll doinuez osotutako High Voltage Rockabilly diskoa aurkeztuko dau, eta ostean, lau DJ izango dira, Nash, Twist Twist, Turista Bang Bang eta Birdy.



Bizkaie!