Tarte honetan asanblada irekiak egin izan ditu auzoan eta baita ekimen ezberdinak ere. Kanpainarekin aurrera eginez, datorren larunbatean, urtarrilak 3, "Elkartasun gazte afaria" burutuko du Kirruli Kultur Elkartean. Parte hartu nahi duten lagunek, 7 € ordaindu beharko dituzte.