Sovaldi sendagaiak 60.000 eta 80.000 euro arteko kostua du, eta C hepatititisa duten gaixoen %95 sendatzen ditu. Espainiako Osasun Ministerioak ez du ontzat eman oraindik, eta Osakidetzako buruek azaldu dute oniritzi hori lortu bitartean soilik eririk larrienei ematea ebatzi dutela. Bizkaiko elkartearen arabera, "Osakidetzak ez ditu ematen tratamenduak C hepatitis gaitza dutenentzat", eta tratamenduak "orain behar ditugu".
Horixe izango da larunbateko lelo nagusia: 'Tratamendua orain'. Kaltetuen elkarteek estatu espainiarrean hainbat elkarretaratze antolatu dituzte larunbatean, urtarrilak 10. Bilbon, Plaza Biribilean ezarri dute hitzordua goizeko 11etan.
900.000 dira Espainian C hepatitis erioa duten lagunak. 12 hildako sortzen ditu gaitzak egunero, Bizkaiko elkarteak emaniko datuen arabera. "Jada 4.00 hil dira tratamendua ez jasotzeagatik".
C hepatitis gaitza duten pertsonek bat egin dute Mariano Rajoyren gobernuari C hepatitisa sendatzeko tratamendua eskatzeko. Gaixoak, tratamendua jasotzeko eragozpen eta trabak dituztela eta, Madrileko bi ospitaletan itxialdia egiten ari dira.
Urtarrilaren 21ean, Europako Parlamentura joko dute C hepatitisa duten zenbait pertsonak, Podemos alderdiko Pablo Iglesias europarlamentariak gonbidatuta.