Soul, R&B eta funkeko Booker T. & the MG’Staldearen sortzailea izan da Booker T. Jones eta bertan organo- eta piano-jotzailea; 60ko urteen hasieran sortu zen taldea eta berarekin batera honako hauek daude: Steve Cropper (gitarra), Lewi Steinberg (baxua) eta Al Jackson (bateria).
1992an, The Rock and Roll Hall Of Fame-ren parte izatera pasa zen Jones, 2004an Rolling Stones aldizkariak garai guztietako 100 artista onenen artean 93. tokian jarri zuen, 2007an Grammy Lifetime Achievement Award jaso zuen eta Nashvilleko Musiciens Hall of Fame and Musseum-en sartu zuten. 2009an 'Potato Hole' diskoa kaleratu zuen, Drive By Truckersekin grabatua, eta album honek, 2010eko urtarrilaren 31n, Album Instrumental Onenari ematen zaion saria lortu zuen, Grammy sarien 52. edizioan.
2012ko otsailaren 12an, bere 'The Road From Memphis' albumak Pop Instrumental Onenaren saria irabazi zuen, 54. Grammy sarietan. Albumean Lou Reed, Jim James (My Morning Jacket), Sharon Jones eta Matt Berringer (The National) izan zituen laguntzaile. 2013ko ekainean, Jonesek orain arteko hamargarren eta azken diskoa ─Sound The Alarm─ kaleratu zuen bere bizitza osoko disko-etxearekin, Stax Recordsekin, eta gaur egun Booker T and Band taldearekin dabil bira egiten.
Booker T. Jones zuzenean ikusteko sarrerak salgai daude sarrerak saltzeko webgunean, BBK Salan eta BBKren orotarako kutxazainetan. Badira beherapen bereziak ere Kutxabank txartelen titularrentzat. Sarreren salneurria 26€koa da. %20eko beherapena Kutxabank txartelak erabilita (2 sarrera txartel bakoitzeko).