Gaur ekin dio BIdeOtik-ek, ikus-entzunezko bestelako narratibei begira jarrita, bideoaren bidez ingurua erregistratu eta irudikatzeko modu berriak ekarriko dituen zikloak.
Alondegiak antolatu eta Itxaso Diazek koordinatutako programa honen bidez, agerian jarri nahi dugu bertan, estatuan eta nazioarte osoan sortu eta egin diren bideo-sorkuntzako lanak eta proiektuak, arte-, sorkuntza- eta kultura-arlotik datozen eta ikus-entzunezko hizkuntza modu pertsonal, intimista eta hurbilagoan darabilten pertsonek egindakoak.
Erretratua, Lurraldea eta Ibilbidea dira BIdeOtik zikloan erakutsiko ditugun ikus-entzunezko hamar lanak multzokatzeko ditugun hiru esparruak. Hileko saio bakoitzean, egileak izango ditugu aurrean, beren lana aurkezten, eta prozesua eta bertan parte hartu direnak erakusten.
Erretratuak (urtarrila-otsaila-martxoa)
BIdeOtik bideo-sorkuntzako zikloko lehen hiru saioek oso ikuspegi desberdinetatik helduko diote erretratuari. Ibilbide artistikoen erretratuak, jendartetik eta jendarteko bazterkeriatik iritsitako erretratuak eta autorretratuak, eta familia-bilaketa baten erretratua, urte luzez eta hainbat lurraldeetan barrena egina.
Lurraldea (apirila, maiatza, ekaina)
Bigarren hiruhilekoko saioetan, lurraldea izango da gai guztiak harilkatuko dituen ardatza. Greziako uharte bateko ibilbideak obsesiboki mapan kokatzea eta erregistratzea, Andaluziako lurralde-imajinarioa eta estereotipoak, eta lurraldea erresistentzia mentaleko proba fisiko baten agertoki gisa: Ultra Maratón Atlántica.
Ibilbidea (iraila, urria eta azaroa)
Irailean, berriz ekingo diogu zikloari, eta egileen ibilbidea aztertuko duten hiru saio egingo ditugu, adierazteko dituzten aztarnak… haien bideo-identitatea zehazteko asmo garbiz. Abenduan emango diogu amaiera ibilbide baten erretratua biltzen duen proiektu dokumental honekin: Arno Stern eta Hezkuntza Sortzailea.
Egitaraua - ERRETRATUAK (URTARRILA- OTSAILA- MARTXOA)
Urtarrilak 13, 19:00etan
Auditorioa. 1. Solairua
Artea su tartean
Bilbo (2012-2014)
Pilar Baizan (Asturias, 1976)
JB (gaztelera). 30’ hiru atal
Otsailak 10, 19:00etan
Bastida Aretoa. 2. solairua
Une rencontre (2012)
Stéphane Abboud
Azpidatzitako JB (frantsez) 60’
Martxoak 31, 19:00etan
Bastida Aretoa. 2. solairua
Pepe el andaluz
Espainia, Polonia, Kanada, Kolonbia eta Argentina (2012)
Alejando Alvarado eta Concha Barquero (Malaga, 1975)
JB (gaztelera) 83’