Kirikiño itxi eta gero, Lauaxeta liburu-denda otsailean ixtea erabaki dute

uriola.eus 2015ko urt. 14a, 09:31

Txomin Saratxaga eta Sorkunde Arregi bikoteak hainbat arrazoigatik erabaki dute Bilbon euskal kulturaren erreferentzia izan diren dendak ixtea. Otsaila bitartean beherapenak eskainiko dituzte Kirikiñon.

Krisia, pirateria, alokairuaren igoera edota osasun arazoengatik hartu dute erabakia. Kirikiño itxi eta gero, otsailean behin betiko itxiko dute Lauaxeta liburu-denda.

2016an lau hamarkadako ibilbidea betetzekoa zen Kirikiño liburu-denda, Abandon, Colon de Larreategi kaleko 11n, Albia lorategietatik gertu. 1976tik 2014ko udara arte bertan jardun da Txomin Saratxaga saltzaile. Euskal kulturako edukiak soilik saltzen zituen Bilboko lehen denda izan zen. 

1980an, berriz, bere andre Sorkunde Arregik Lauxeta liburu-denda zabaldu zuen Indautxun, Rodriguez Arias kaleko 45ean. Egunotan, otsailera bitartean, salgaien prezioa beheratu du, produktu batzuk prezio erdira jarriz.

"Penaz" doaz Txomin eta Sorkunde. Colon de Larreategiko lokala alokairuan dute, jabetzan Indautxukoa. Euren itxaropena da Rodriguez Ariaseko lokalean beste liburu-denda batek erreleboa hartzea.