Udal Musika Bandak kontzertu ziklo berria hasiko du igandean

uriola.eus 2015ko urt. 16a, 11:23

Martxoaren 22ra arte Bilboko Udal Musika Bandak bost kontzertu eskainiko ditu luxuzko gonbidatuak parte hartuko dutelarik, besteak beste, Juan Jose Ocon eta Jan Cober zuzendariak edota Serafin Zubiri abeslaria.

Bilboko Udal Musika Bandak aste honetan, neguko kontzertuen denboraldi berria hasiko du Euskalduna Jauregiko Auditorioan. Bost emankizunen zikloa izango da eta beste behin ere, bilbotar publikoari artista gonbidatu ezberdinen talentuaz gozatzeko aukera eskaintzea izango da bere ezaugarririk nagusiena. EGO Euskadiko Gazte Orkestrako zuzendariak, Juan Jose Ocon; Jan Cober zuzendari belgikarrak eta Serafin Zubiri abeslariak osatuko dute igande honetan, hilaren 18an 12:00etan hasiko den ziklo bizi hau. Sarrera 2 eurotan izango da eta jauregiko txarteldegian jaso daitezke kontzertuaren egunera arte, BBK-ko kutxazainetan eta www.euskalduna.net webgunean.

Bilboko Musika Bandako zuzendari titular bezala, Jose Rafael Pascual-Vilaplanaren lehenengo jarduna igande honetan izango da, urtarrilak 18, 12etatik aurrera, Euskalduna Jauregian. Musika-banden zuzendaritza, irakasle ezaguna, konpositorea buruz eta mundu osoko taldeetako ohiko zuzendari gonbidatua den Pascual-Vilaplana zuzendaria jarriko da igandean Bilboko Udalaren Musika Banda zuzentzen, Herbert Owen Reed, Michael Gandolfi eta Victoriano Valenciak idatzitako obrez osatutako programan.

Banda eta Orkestran zuzendaritza graduatua da. Halaber, piano eta bonbardino ikasketak egin ditu. Albaceteko Orkestra Sinfonikoaren ohiko zuzendaria da 2001az geroztik, eta Murtziako UCAMeko Orkestra Sinfonikoaren eta Oportoko (Portugal) Banda Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia. Horrez gain, Orquestra de Vents Filharmonia taldea zuzendu eta Bandako Zuzendaritza irakasten du Vall d’Albaida Eskualdeko Musika Eskolan. 2009tik hona, Istituto Musicale G.A. Fano de Spilimbergo (Italia) deritzon erakundeko ikastaroen Zuzendari Artistikoa da, eta irakasle gonbidatu lanean dihardu Trentoko (Italia) ISEBen eta Kolonbiako Kultura Ministerioaren Bizikidetzarako Musika Plan Nazionalean.

Muron (Alicante) jaioa 1971n, Pascual-Vilaplana zuzendaria izan da zenbait banda eta talde sinfonikotan, bai Europan eta Amerikan. Lan sinfonikoak, ganberakoak, koralak eta antzerkirako musika intzidentala konposatu du. Nabarmentzekoak dira Balansiyyà musikala edo bakarlari ospetsuentzako egindako enkarguak, adibidez Spanish Brass, Luis Gonzalez, Steven Mead, etab.

Zuzendari modura hogei CD baino gehiago grabatu ditu. 'Batuta del Mtro. Tomás Boufartigue' saria eman zioten (Habana, 1991). Lehen saria irabazi zuen Kerkradeko WMCko eta Birminghameko EBBAko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketetan (Holanda, 1997 eta Ingalaterra, 2000) eta 2010ean Gaztela-Mantxako Musika Jaialdiak ematen duen Ignacio Morales Nieva Musikako Sari Nazionala jaso zuen.  

 

Hitzordu gehiago

Neguko kontzertu zikloak otsailaren 1ean jarraituko du, Udal Musika Banda euskadiko batutarik prestigiotsuenetakoaren aginduaetara arituko delarik: EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrako Juan Jose Ocon Zuzendari Artistikoa. Ocón gainera, Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako bandaren zuzendaria eta eskola honetako tronpeta irakaslea da.

Hilabete honetan ere, hilaren 15ean, Euskaldunako emankizunak Jan Cober zuzendari belgikarra gonbidatuaren ikuskizuna eskainiko du. Zuzendari gonbidatu moduan Herbeheretako ia orkestra sinfoniko guztiak zuzendu ditu, izen handia lortuta musikaren munduan, batez ere, haize-instrumentuetan. Gaur egun, Europako Orkestra Filarmonikoaren, Schweizer Armeespielen zuzendaria da eta, 2002az geroztik, Leipzigeko RBOrena.

Martxoaren 1ean, 'Nino Bravo gogoan' Serafin Zubirirekin kontzertu ikusgarria eskainiko da. Kontzertua Iñaki Urkizu Bilboko Bandako zuzendariordeak zuzenduko du. Bilboko Udalaren Musika Banda, Serafin Zubirirekin eta Felipe Carpe, Lola Benaches eta Jose Valhondoren ahotsekin, izango da omenaldia eskainiko diona Nino Bravori, haren betiko abestiekin eta haren bizitza pertsonaleko eta profesionaleko proiekzioekin.

Martxoaren 22an, Bilboko Bandako zuzendari titularra den Pascual-Vilaplanak neguko denboraldiko azken kontzertua zuzenduko du, 'Bandako Klasikoak' izenburupean. Hiruhilekoa hasi bezain ondo amaitzeko aukera aparta izango da: musikarik onenaz gozatuz, Bilboko Bandako 45 musikari baino gehiagorekin batera. 

 

Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertua 2015/ 01/18

Zuzendaria: Jose Rafael Pascual-Vilaplana

Egitarua: 'Latinoamerica' 

I. zatia
Herbert Owen REED (1910-2012) 'La Fiesta mexicana' (1954)
Prelude & Aztec dance
Mass
Carnival
Michael GANDOLFI (1956) 'Vientos y tangos' (2002)       

II. zatia 
Victoriano VALENCIA (1970) '200. Tercera suite para banda' (2010) Interdependencia
Territorios Norte
Territorios Sur
Utopías

 

Eguna: Urtarrilak 18, igandea

Ordua: 12:00 

Lekua: Euskalduna Jauregiko Auditorioa

Sarrerak: 2€. Sarrera numeratuak

Salmenta: Euskalduna jauregiko leihatilak, BBK-ko zerbitzu anitzeko kutxatilak eta www.euskalduna.net.

 

 

2015 neguko denboraldiaren kontzertu gehiago Euskalduna jauregiko auditorioan

- Otsailak 1, igandea, 12:00etan. Zuzendari gonbidatua: Juanjo Ocon (Sarrera: 2€)

- Otsailak 15, igandea, 12:00etan. Zuzendari gonbidatua: Jan Cober (Sarrera: 2€)

- Martxoak 1, igandea, 12:00etan. 'Nino Bravo gogoan' Serafin Zubirirekin. Zuzendari: Iñaki Urkizu, Bilboko Bandaren zuzendariordea (Sarrera: 5€)

- Martxoak 22, igandea, 12:00etan. 'Clásicos de banda'. Zuzendaria: Jose Rafael Pascual-Vilaplana, Bilboko Bandaren zuzendari titularra (Sarrera: 2€)