Alberto Garcia-Alixen 'Tres moscas negras' hilabete amaierara arte ikus daiteke

uriola.eus 2015ko urt. 19a, 09:35

Argazkia: CFC Bilbao

Nazioarte mailan argazkilari entzutetsua da Alberto Garcia-Alix. Ez ditu alperrik eman 40 urte argazkigintza profesionalean.

Garcia-Alixen erretratuak mundu osoan ibili dira aretoz areto. "Galtzaileei" erretratuak egitea nahiago izan du beti, famatuei egitea baino. 80ko hamarkadako Madrilen ateratako argazkiek eman zioten sona, baina ez da Garcia-Alix lan zaharretatik bizi den sortzailea. Etenik gabe egiten du lan, ilusioz eta pasioz.

Zabalgune plazako Bilboko Argazki Garaikideko Zentroan urtarrilaren 31ra arte ikus daiteke 'Tres moscas negras' bere ikus-entzunezko proiektua, azkena. Erretratu eta maitasun olerkiekin osatua.

 

Bilboko Argazki Garaikideko Zentroa