Moda eta teknologiaren arteko hartueman berrienak

uriola.eus 2015ko urt. 22a, 08:30

'Fashion and Future' jardunaldiaren baitan, nazioarteko prestigioa duten zuzendariek eta diseinatzaileek hartuko dute parte gaur, EHUren Bizkaia Aretoan. Horien artean daude hitzaldia eskainiko duten New Yorkeko Parsons New School Of Design ospetsuko bi irakasle, Aneta Genova eta Katherine Moriwakirena; biak dira goraka egiten ari den alor honetako erreferente mundu osoan.

Estatuan aitzindari den moda eta teknologiari buruzko jardunaldia Bilboko 'Fashion and Future'.

Gaur, urtarrilak 22, 10:00etan, aurkeztuko du Andoni Aldekoa Bilboko Udaleko Politika Ekonomikoen eta Plangintzaren koordinatzaileak 'Fashion and Future' jardunaldia.

Sarrera librea izango da, baina beharrezkoa da aurretik izena ematea: promocionempresarial@bilbaoekintza.bilbao.net
944 205 330 | 944 205 328

 

'Bilbao Fashion Tech Lab'

Topaketa amaitzeko 'Bilbao Fashion Tech Lab' esperientziaren emaitzak aurkeztuko dira; horren helburua da diseinu eta modaren arteko interakzioa lortzea eta abangoardiako arropa eta osagarriak sortzen, orain arte ezezagunak diren erabilerekin.

Proiektu horretan, Paola Guimeransek zuzendu duen profesional talde batek Bilbon egoitza duten bost moda enpresei laguntza eman die arropa edo osagarri bat garatzeko, janzteko elektronikarekin, material adimendu berriekin, fabrikazio digitaleko teknikarekin eta 3D hatz-aztarnekin.

 

'Fashion Films'

Paraninfoko Bizkaia Aretoko (EHU) hallean eta jardunaldiak iraun bitartean, 'Fashion Films' onenen nazioarteko hautaketa bat proiektatuko da, eta esperientzia honetan parte hartu duten bost enpresek egindako prototipoak erakutsiko dira.