Ruper Ordorika eta Fermin Muguruza 'Blac is Beltza'-n

uriola.eus 2015ko urt. 21a, 15:00

“Otis Redding badiako kaian eseri zen, aideplano eroriei kantatzeko blues band” abesten du Ruper Ordorikak Berandu dabiltza kantuan. Ruperrek Bernardo Atxagarekin sortu zuen doinu hori Fermin Muguruzarekin oñatiarrak bihar Alondegian izango duen solasaldi musikatuaren abiaburua izango da. 

Musikak bere bizitzan barrena izan duen ibilbideari erreparatuta, hainbat kontu azalduko ditu Ordorikak: lehengo kantuan aipatutako Otis Redding, musika beltzaren eragina, kantuak egiteko duen eskarmentua, eta bertsioak egiteko plazera, oharkabetasunak, dibertsioak eta intuizioak markatutako jolas eta gutizia moduan. 

 

Ruper Ordorika eta Fermin Mugurazen arteko solasa

Data: urtarrilaren 22aan, 19.00etan

Non: jarduera Osagarrien Eraikina. 'Black is Beltza' erakusketa

Prezio: sarrera librea gonbidapenarekin (Infopuntuan jaso behar da)