Sarrionaindiak sortutako testuak kanta bilakatzen dira Goseren eskutik, eta era berean irudi bihurtzen dira Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolearen lanari esker, edozein norabide har dezakeen lan bakarra borobilduz.
Nortasun, elementu eta espazio anitz eta desberdinek bat egiten dute bost zentzumenak elikatu ditzakeen obra bat osatzeko. Bertan irudiak eta kantak elkar limurtuko dira Gosariak "unibertsoa" erakusteko asmoarekin.
Gaur, urtarrilaren 22an, osteguna, estreinatuko da 'Gosariak' Guggenheimeko Auditorioan, 20:00etan. Korrika Kulturaleko lehen ekintza izango da.