'Arrainentzako himnoak' diskoa aurkeztuko dute Morauk eta Beñardok

Erabiltzailearen aurpegia Kafe Antzokia 2015ko urt. 22a, 09:54

Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goietxe musikariek 'Arrainentzako himnoak' lana aurkeztuko dute gaur 21:00etan Kafe Antzokian.

Bertan 16 kantu berri landu dituzte, tartean bi bertsio; Enarak taldearen Ama eta The Smiths taldearen There Is A Light That Never Goes Out. Tartean, Mikel Peruarena idazlearen Pozaren Dotriña musikatu dute.

2010ean Agotak taldea desegin ondoren hasi zen indarra hartzen Beñardo eta Morauren arteko elkarlanean oinarritutako lana burutzeko aukera.

Lau urte igaro dira berau burutu ahal izateko. Lehenengo fase batean, 2012ko otsailetik 2013ko udazkenera, azpiegiturak prestatu, alde grafikoa landu, kantuak egin (Morau), eta bigarren batean, 2013ko udazkenetik aurrera, bien artean moldatu, egokitu eta azken ukituak eman zizkieten kantuei.

Kantu horiek, azkenik, 2014ko udaberrian grabatu zituzten, Saran, Iñigo Irazoki teknikariarekin.