Astelehen arrastian egin zan inaugurazino ofiziala, eta bertan izan ziran Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua, Juantxo Agirre Aranzadi zientzia alkarteko Idazkari Nagusia eta Jimi Jimenez erakusketearen komisarioa.
Bilboko kartzela probintziala izan zan Larrinagakoa. 1968an sortu zan kartzelea eregiteko asmoa, eta handik ehun urtera zarratu eben, gaur egun Basaurin dagoena zabaltzeko. Bilboko Zabalbiden, Santutxu auzunean, egoan kartzela zaharra, gaur egun etxez betetako inguruan. Eskoiko eta ezkerreko politikari eta sindikalista ugari egon ziran bertan. Larrinagan preso arrunt eta politikoak nahastean egozan, hantxe izan ziran, esaterako, Haydée Aguirre eta Polixene Trabudua Emakume Abertzale Batzako kideak, edo EAJ alderdiaren sortzaile Sabino Arana Goiri bera.
Larrinagako kartzela. Oroimena preso erakusketea zezeilaren 26ra arte egongo da zabalik Bilboko Ondare aretoan. Ordutegia ondoko hau da: astegunetan, 10:00-13:00 / 17:00-21:00; zapatuetan, 10:00-14:00; eta, domeka eta jaiegunetan, zarratuta.