Album honetako kantak, berez, gehien bat riff gisara jaio ziren. Josebak talde-soinua izango zuen zerbait egin nahi zuen, Euskal Herrian beste talde batzuk (Gora Japon, Jupiter Jon edo Borrokan, adibidez) egiten ari zirenaren antzekoa.
Eta hemen dugu asmo haren emaitza: album trinko eta magnetiko bat, zati instrumentalekin batera ñabarduraz jositako oinarri erritmikoak konbinatzen dituena, halako lirismo bat dariona (Josebaren hitzetan, berak “hortera”-tik duen alderdia agerian uzten du lirismo horretan).
Joseba Irazoki eta lagunak:
- Felix Buff: bateria, perkusioa
- Iban Urizar: tronpeta, klarinetea
- Igor Telletxea: tronboia, vibraphonoa
- Jaime Nieto: baxua
- Ager Insunza: gitarra, bibolina
- Joseba Irazoki: ahotsak, gitarra, banjoa, autoharp
- Iñigo Irazoki: Sarako grabazioa + zuzeneko soinua
- Johannes Buff: grabazioa, nahasketa, gitarra, ahotsa
Kontzertua: Joseba Irazoki eta lagunak
2015/01/05
Kafe Antzokian, 21:30ean
Sarrerak: 8€ aurresalmentan, 10€ txarteldegian