Unibertsitateko ikasleen lana erakusteko Batzar Nagusien eta EHUko Arte Eder Fakultatearen arteko lankidetzaren barruan, erakusketa berria paratu dute Jon Ander eta Maria Garcia Benitez neba-arrabek. Hamabi artelan dira, hain zuzen ere.
Unibertsitateko graduko ikasketen osagarri, bakoitzaren ibilbideek bat egin dute erakusketa-proiektu honetan. 'Son Gokuren seme-alabak' izeneko erakusketa estilo ezbardinak dituen artista biren alkarrikatzea da. Akira Toriyama japoniarrak sortutako Dragon Ball manga edo komikiaren izena eta estetika 'maileguan' hartuta, hip hop kultura du ardatz.
Jon Anderrek zurezko objektuak egiten ditu artisau eran, akabera dizdiratsua bilaturik, diseinuko objetuak balira lez. Bideojoketako elementuekin loturak dituzte. Kolore indartsuak eta forma deigarriak eta jolasgarriak, diseinu hutsaren hoztasunaren eta eskuz egindako gauzen berotasunaren arteko lehian.
Mariak, bere aldetik, gaur eguneko gizartean irudiek daukaten garrantziari erreparatzen dio, taldearen ideietan daukan eragina aintzat izanda. Hip hop munduaren irudiak erabiltzen ditu, janzkeretan edota jarreretan oinarrituta. Mugimendu artistiko horretako estetika baliatzen du mundu horretan murgiltzen diren piezak sortzeko. Materiale xumeak erabiltzen ditu, besteak beste, zura, marmola ematen duen plastiko itsasgarria, urrearen disdira lortzeko spraia edota zerbait deigarri izateko, argia.
Erakusketa Batzar Nagusien Erakusketa-Aretoan (Hurtado de Amezaga kalea 6 – behe solairua) egongo zabalik otsailaren 28ra arte. Sarrera doan izango da. Ordutegia: astelenetik barikura 8:00etatik 20:00etara eta zapatuetan eguerdiko 14:00ak arte.