Gizon bat hil da Gordoniz kaleko bere etxean izandako sutean

uriola.eus 2015ko ots. 6a, 09:55

Bi sute izan dira goizaldean Bilbon. Larriena Gordoniz kaleko 66. zenbakian gertatu da. Bosgarren solairuan bizi den gizon bat hil da bere etxean sortutako sutean. Oraindik ez dira sutearen arrazoiak ezagutzen.

Gordoniz kaleko sutea goizaldeko 03:00ak aldera piztu da. 66. atariko auzokideek, eraikinean zabaldu den kea dela, eta suhiltzaileei dei egin diete. Udaltzain bat eta ertzain bat kea arnastuta ospitalean artatu behar izan dituzte.

Bosgarren solairuan piztu da sutea, oraindik ezagutzen ez den arrazoiengatik. Gertatuta ikertzen ari dira suhiltzaile eta ertzainak. Bertako bizilaguna ezin izan dute salbatu.

Auzokideak euren etxeetara bueltatu dira jada.

Bigarren sute bat ere izan da, Colon de Larreategiko 1. zenbakian. Ez da sauriturik izan. Suhiltzaileek sua erraz amatatu dute.