Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatua, otsailaren 15era arte ospatuko da Thinking Football jaialdiaren 3. edizioa.
Brasil, Frantzia, Alemania, AEB, Polonia edo Erresuma Batuko hamar dokumental proiektatuko dituzte. Lan horietan futbolariaren eta kluben paper soziala eta politikoa aztertzen da, futbola gizarteratzeko tresna gisa, agintari politikoek futbolaz egiten duten erabilera, eta abar.
Emanaldi guztietarako sarrerak doakoak izango dira.
'Wie im falschen Film' (Okerreko filman gaude)
Alemania, 2014, Timian Hopf - 44 minutu, Alemaniera, V.O.S.E.
Alemaniako Show Racism Red Card elkarteak ekoitzitako filma (Atera txartel gorria arrazakeriari). Filma honek erakusten du arrazakeriak, generoen estereotipoek eta homofobiak harmailetan jarraitzen dutela. Dokumentalak aurreiritzi horiek jasan dituzten hainbat futbol jokalariren testigantzak jasotzen ditu, beste batzuen artean Jérôme eta Kevin-Prince Boateng, Roberto Hilbert, Anthony Ujah, Gerald Asamoah, Andreas Beck, Hans Sarpei, Christoph Metzelder, Katja Kraus, Rashid Azzouzi edo Anja Mittag.
Otsailak 10 asteartea
19:00etan
BBK aretoa
'Democracia em Preto e Blanco' (Demokrazia zuri-beltzean)
Brasil, 2014, Pedro Asberg - 90 minutu, Portugesa, V.O.S.E.
Iragan mendeko 80ko urteen hasieran Brasil diktadura militar gogorra bizitzen ari zen hamarkadatan, Sokratesen Corinthiansek iraultza bati ekin zion eta amnistiaren aldeko mugimenduarekin, langileen grebekin, ikasle mugimenduekin eta musika eszena errebelde batek hasitako aldaketa giroarekin bat egin zuen. Kluba demokratizatzeko asmoz sortu zen futbolaren utopia bat zen, baina galdutako askatasuna berreskuratzeko borrokan ikur bihurtu zen. Hau Corinthiar demokraziaren historia da, futbol talde bat askatasunaren aldeko mugimenduaren gidari izan zenekoa.
Otsailak 10 asteartea
20:00etan
BBK aretoa