The Invaders taldeak edegiko dau gaua. Beste behin be izan ziran museoan Ekainka eta Iván Rodríguez. 2011an sortu eben proiektua eta gaur egun Bilboko Fever Bullshit Club aretoetako DJ egoiliarrak dira. Elektronikearen korronte abangoardistenak ditue gustuko. Besteak beste, du Pendulum, Feed Me eta Don Diablo asrtistekaz batera jo dabe, Madril, Sevilla eta Santanderren.
Eta handik ordubetera, 23:00etan, Lee Curtiss DJ eta produktorearen txandea izango da. AEBetatik Berlinera joan zan, musika arloan sakondu gura eban eta. Circo Loco, DC10 eta Fabric London aretoan jo izan dau, eta New York, Chicago, Miami eta Berlingo klubetan izan da egoiliar. Glastonbury, Time Warp eta Creamfields jaialditan eskainiko ditu emonaldiak. My Bloody Valentine, INXS eta Roxy Music taldeak ditu gogoko. Hainbat zigilutan atera ditu bere lanak, esaterako, Dumnb-Unit, Wolf + Lamb, Esperanza eta Mothershipen.
Barikuan, Guggenheim Bilbao museora 22:00etatik 01:00era hurreratzen diranek, kontzertuez aparte, Gure garaiko artea. Guggenheim Bildumen maisulanak erakusketea eta Film & Video aretoan, Rineke Dijkstraren The Krazyhouse (Megan, Simon, Nicky, Philip, Dee), Liverpool, UK lana ikusteko aukerea eukiko dabe.