Zine dokumentalari buruzko azken produkzioak ikusi dituzte joan den otsailean Iruñeako Baluarten Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean. Gaur egungo zine dokumentalaren egileen azken lanak ez ezik erreferentziazko zine egile zaharragoen lanak ikusteko parada izan dute.
Festibalean tarte berezia eskaini diote 'Chez les basques' zikloari, Euskal Herriarekin lotutako aintzinako zine-irudiei errepasoa egiteko: 1896 Auguste Lumiére (Les Rochers de la vierge), 1920 Louis Delluc (Le chemin d'Ernoa), 1930 Maurice Champreux (Au pays des basques), 1944 Herbert Brieger (Im lande der basken), 1955 Orson Welles (Around the world with Orson Welles. Pays Basque I (The basque countries) eta Pays Basque II-La pelote basque), 1958 Hubert Knapp (Le cure basque de Gréciette y Croquis en Soule), 1980 Jean-Dominique Lajoux (Maskaradak), 1982 Otar Ioselliani (Euskadi eté 1982).
Film hauek "euskal gaiaren errepresentazioaz hausnarketa historikoa" egiteko bide ematen dute, hau da, "atzerriko zinemagileen begirada guregan ulertzeko" aukera.
Martxoan Bilbon
Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean garaturiko 'Chez les basques' deritzon ziklo honen zati bat izango dugu Bilboko Bizkaia Aretoa eraikinean, Kulturbasque UPV/EHUren kultur-programazioaren barruan.
Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren arteko kolaborazioari esker, film batzuk pantailaratuko dira bertan gaurtik martxoaren 4ra arte, eta horri lotuta euskarazko jardunaldiak garatuko dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar Alegria hizlariekin.
Martxoak 2
- Au Pays des Basques, Maurice Champreuxena (1930, 40 min)
- Im Lande der Basken, Herbert Briegerena (1944, 12 min)
- Around the world with Orson Welles, Pays Basque I (The Basque Countries) 26 min
- Ondotik, Bernardo Atxagaren hitzaldia eta solasaldia
Martxoak 3
- Huber Knappen bi film:
- Le Curé basque de Greciette (26 minutu)
- Croquis en Soule (26 minutu)
- Ondotik Amets Arzallusen hitzaldia eta solasaldia
Martxoak 4
- Otar Iosellianiren Euskadi été 1982 (55 min)
- Ondotik, Oskar Alegriaren hitzaldia eta solasaldia
Filmak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin pantailaratuko dira eta hitzaldiak euskaraz garatuko dira.
Hitzordua, Bizkaia Aretoan izango da, 18:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da aforoa bete arte.