Jotalariak joan den urtarrilaren 24an ireki zen Vezos Astures talde asturiarraren presentziarekin, eta otsailaren 7an Sergio Cobos dantza tradizionaleko maisu galiziarrak ikastaroa eman zuen. Salamankako jotaren aldaerak ezagutzeko, AIKO Taldeak Agustin Garcia Hernandez gonbidatu du, probintzia gaztelauko danbolin-jole tradizional ezaguna, Contrarronda Elkarte Kulturaleko hainbat dantza bikoteren lagunduta egongo dena. Tailerra larunbat honetan izango da, martxoak 7, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Bizkaia Aretoan (UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan-Bilbon).
Jotalariak dantza ikastaro zikloa AIKO Taldearen ekimena da UPV/EHUren kolaborazioan, bi erakundeek abuztuan jatorri tradizionaleko musika eta dantza sustatzeko sinatu zuten hitzarmenari jarraiki. Ikastaroa hiru orduko iraupenarekin Bizkaia Aretoan izango da (UPV/EHUren Abandoibarrako paraninfoan-Bilbon), eta bakoitzaren matrikularen prezioa 20 eurokoa izango da. Ekimena UPV/EHUren Bizkaiko Campuseko kultur-sareak eratutako Kulturbasque izeneko topaketa eta jarduera programazioaren barruan antolatu da.
Izena emateko 20 euroko ingresoa egin behar da 2095 0233 10 9111124099 Kutxabank kontuan; ikasleak bere izena jarri beharko du gaiaren lekuan.