Nigeriako musikariak ekarri zituen Afrikako erritmoak eta opo musikaren etorkizuna aldatu zuen, eta 50 urteko ibilbidean kontinente osoko ikuspegi musikala goitik behera aldatu du, nazioarteko behin betiko onarpena eskuratu baino lehen.
Jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazioaren eskutik eta kontzertu paregabeak izango dira urte osoan. Horrela, bada, atzerriko artista ospetsuek eta estatuan sendotuta dauden taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko dituzte honezkero fidela den ikuslegoa asebetetzeko. Izan ere, kontzertu hauek aukera kultural garrantzitsua bihurtu dira.
Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, blusa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.
Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.
2015eko edizioaren lehen zatia (otsailetik ekainera) izen handiz beteriko kartel batekin hasi zen: otsailaren 11n Zara McFarlane abeslari ingelesak hasi zuen denboraldia eta orain Tony AllenONY bateria-jotzaile afrobeataren txanda izango da (martxoaren 11n). Ondoren etorriko dira Manu Katche perkusionista eta konpositore frantziarra (martxoaren 31n), Jane Monheit abeslari estatubatuarra (maiatzaren 5ean) eta Christian Mcbride Philadelphiako baxu-jotzaile birtuosoa (ekainaren 2an).
Jazza hoteletan
365 Jazz Bilbao zikloak hurbileko, tokiko talentuari ere bere bealioa eman nahi dio. Berriz ere, estatuan ibilbide arrakastatsua eta sendoa izan duten taldeen aldeko apustua egin nahi du. NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hotelak izango dira jazz gauen eszenatokiak asteburuetako gauetan. Programaren bigarren atal hori doakoa izango da eta hoteletan eskainiko diren kontzertuak entzuteko ez da sarrerarik beharko. Edaria hartzeak ekitaldiaz gozatzeko aukera eskainiko du.