uriola.eus

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

 Abando - Indautxu
Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

Palestinak pairatzen duen "apartheid-a" gaitzesteko nazioarteko astearen baitan, atzo, asteazkena, hilak 4, elkarretaratzea burutu zuten hainbat lagunek 'Stop apartheid, Palestina askatu, Isralei boikot' lelopean,  Plaza Biribilean.

Bizkaiko BSD sareak deitu zuen protesta. Estatu sionistaren aurkako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren mugimendua (BDZ) 2005. urtean sortu zen, palestinar gizarte zibilak –jite ezberdineko 173 talde (sindikatu, errefuxiatuen eskubideen aldeko erakunde, kultur elkarte, etab-en) bidez- aldarrikaturik.

BDZ mugimenduak sudafrikar apartheid erregimenaren aurka garaturiko nazioarteko boikot esperientzia biltzen du, zeinak hein handi batean erregimen segregazionista haren eraispenean lagundu baitzuen.

BDZ mugimenduak presio ekimen hau garatzeko asmoa du, harik eta estatu sionistak:

- Arabiar lurren okupazioa eta kolonizazioa bertan behera utzi eta harresia eraisten duen arte

- Israelen bizi diren hiritar arabiar palestinarren oinarrizko eskubideak aitortzen dituen arte

- Nazio Batuen Erakundearen 194. ebazpenak adierazi bezala, palestinar errefuxiatuek beren etxe eta jabetzetara itzultzeko eskubidea aitortu, babestu eta bultzatzen duen arte.

Laburki, Israelgo Estatuak nazioarteko legedia bete eta palestinar herriari dagozkion eskubideak aitortzen dituen arte.

yallah-eh.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 1

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 2

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 3

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 4

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 5

Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko - 6

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa