Esparru publikoa okupatuko dute Manuel Allende kalean

uriola.eus 2015ko mar. 16a, 08:00

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, gaur, martxoak 16 hasi eta apirilaren 4ra bitartean, gitxi gorabehera, galtzada, aparkalekuak eta espaloia okupatuko dira Manuel Allende kalean, 10. zenbakiaren parean.

Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarri dituzte aurretiaz. Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe.

Saneamendu sarean egin beharreko lanak direla eta okupatuko da esparru publikoa.