2015/04/17 19:30
Pater Matris antzezlanean eginiko lanagatik Ane Lekanda eta Itxaso Gil aktoreek emakumezkoen nazioarteko interpretaziorik onenaren Buero Vallejo saria eskuratu dute.
Pater Matris-eko protagonistak, Berta eta Marisa, lesbianen bikotea dira. Elkarrekin bizi dira eta amak izatea erabaki dute. Amatasuna dela-eta, zenbait problema sortuko dira. Tartean elkarbizitza eta protagonistetako batek aurre egin beharreko aurreiritziak. Zein eragin izango du horrek guztiak bikotearen harremanetan? Prest gaude sexu bereko gurasoak dituzten familiak onartzeko?
Hitzordua: Barrainkua udaltegian, gaur, apirilak 17, 19:30ean
Zuzendariak eta antzezleak: Ane Lekanda Alzibar eta Itxaso Gil Iglesias
Testua: Carmen Pombero
Moldaketa: Patxo Landa, Ane Lekanda Alzibar eta Itxaso Gil Iglesias