2015/04/22 12:00
Asteazkenean, apirilak 22, Txente Askasibar BBVAko lankide jubilatuaren askatasuna eskatuko dute hilero egin ohi duten bezala 12:00etan Bilboko plaza Biribilean BBVAko LAB sindikatuak deituta.
Justiziak ez dio Txente Askasibarri hirugarren gradua eman 72 urte eta zigorraren 3/4ak beteta izan arren. Hortaz, zigorra beteta itzuliko da San Inaziora, urrian, Txente.
Irakurri Txenteren emazte Otule Garairi eginiko elkarrizketa