Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektoreak eta Gaizka Abaroa Ikusmen enpresako zuzendari teknikoak adibide praktikoen bidez gaur posible diren aplikazio praktikoak erakutsiko dituzte ‘Badute makinek ikusteko gaitasunik? Oinarri zientifikoetatik erabilpen praktikora’ hitzaldian. Horretarako, Ikusmen izeneko euskal enpresak bere ekipamendua aurkeztuko du, aplikazio industrialetan erabiltzen dena.
Ekitaldi hau maiatzaren 26an burutuko da arratsaldeko 19:00etan Azkuna Zentroan.
Hitzaldia Zientziateka ekimenaren parte da. Zientziateka, hilean behin UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten jarduera da.
Hitzaldia Azkuna Zentroko (Bilboko Alondegia) Mediateka aretoan eskainiko da doan. Sarrerak aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroko informazio-gunean entzule moduan joateko. Sarrerak aretoa bete arte banatuko dira doan. Hitzaldi hau euskaraz egingo da.
Albistea zientziakaiera.eus-etik hartua