'Zure aurrekari penalak' diskoa aurkeztuko du gaur Anarik Bilbon

uriola.eus 2015ko mai. 21a, 09:26

Argazkia: Emezeta

Anarik bere bosgarren diskoa aurkeztuko digu gaur gauean. Aurrekotik sei urte igaro ondoren argitaratua eta bederatzi kantuk osatua, 'Zure aurrekari penalak' (Bidehuts) lan berrian, ohi bezala aurreko diskotik aparteko zerbait egiten saiatu dela dio Anari Alberdi kantuen egile, abeslari eta gitarristak. 

Borja Iglesiasek (gitarra), Drakek (baxua), Mariano Hurtadok (pianoa eta teklatuak) eta Mikel Txopeitiak (bateria) osatzen dute egun Anari taldea. Andoaingo (Gipuzkoa) Garate estudioan grabatu dute nagusiki diskoa —Bonberenean grabatutako zati batzuk izan ezik—, Karlos Osinaga Txap eta Martxel Arkarazo soinu teknikarien eta kolaboratzaile andana baten laguntzarekin: Joaquin Pascual, Jabi Manterola, Ander Mujika, Ager Isunza eta Eneko Burzako MobyDick, besteak beste. 

Musikari dagokionez, 'Zure aurrekari penalak' osatzen duten kantuak mantsoagoak dira; tenpo ertainak baino geldoagoak nagusitzen dira. Disko bakoitzak bere soinua izan dezan ahalegintzen da Anari, eta disko hau ez da salbuespena alde horretatik.

bIDEhUTS.net



Anari bira

2015/05/21 Kafe Antzokia 21:30. Anari + Moby Dick

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 12€ (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)