Garai guztietako taldekideek kanta gogoangarrienak joko dituzte, Juan Carlos Lerak, Lino Prietok, Josu Korkostegik eta Txetxu Martinezek Barakaldon sortutako bandarekin eszena eta adiskidetasuna konpartitu zituzten beste banda batzuetako kideen laguntzarekin.
Geuk ere gorazarre egin nahi diegu hemendik Lera eta talde osoari Kafe Antzokiaren 20 urteetako harribitxi hau konpartituta: 1997ko ekainaren 20an Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko jaiaren baitan, Parabellumek eskaini zuen kontzertutik Kuerpo a kuerpo berreskuratu dugu.