2015/06/10 19:00
Formula Student Bizkaia EHUn aplikatutako automobilgintza arloko ingeniaritzako proiektu akademikoa da. Urtebeteko iraupena dauka proiektuak eta aukera ematen du, batetik, maila teknikoan gaitasunak hartzeko, diseinu eta fabrikazioan. Beste alde batetik, beste gaitasun orokorrago batzuk lantzen dira, hala nola talde-lana, denboraren antolakuntza, aurrekontuen kudeaketa eta jendaurreko aurkezpena.
Prestakuntza integrala, nazioartekoa eta eleanitza da, ikasleei lan-munduaren ateak irekitzeko. Orri zuri batean diseinatuz hasi eta leku bakarreko auto batean lehiatzen amaitzen da, Silverstone edo Montmelóko pistan. Proiektua automobilgintza sektoreko profesionalek ebaluatzen dute kanpoan, hala nola Mercedes, Ford edo RedBull Technology etxeetako profesionalek.
Hizlaria: Javier Corral Saiz
Industria Ingeniari Doktore
Ingeniaritza Mekanikoa Saileko alboko irakaslea. UPV/EHU
Data: 2015eko ekainaren 10ean
Ordua: 19:00
Lekua: Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialeko Ekitaldi Aretoa
(Mazarredo, 69 – 4. solairua, Bilbo)
Izen-ematea hemen
Kontaktua: 944232244 formacion@coiib.es www.coiib.es