Gautxoriko 5 lineek Plaza Biribil inguruko abialekuak aldatuko dituzte ostiraletik aurrera

uriola.eus 2015eko ekainaren 3a

Ekainaren 5etik aurrera, Gautxoriko bost lineek Plaza Biribileko inguruetan kokatuta dituzten euren abialekuak aldatuko dituzte, plazako erabateko eraberritze lanak bukatu direnean. 

Hauek izango dira aldaketak:

• G5 'San Adrian/Miribilla- Plaza Biribilla' lineak Abandoko tren geltokiaren alboko bere abialekua galdu eta erregularra izatera pasako da Plaza Biribila/Etorbide Nagusiaren inguruan.

• G7 'Mina del Morro-Plaza Biribila' eta G8 'Arangoiti- Plaza Biribila' lineek Etorbide Nagusiko 8. zenbakiaren parean zuten abialekua utzi eta Etorbide Nagusiko 2. zenbakira pasako dira.

• G3 'Larraskitu-Plaza Biribila' eta G6 'Altamira/Zorrotza-Plaza Biribila' lineek, bestalde, Etorbide Nagusiko 2. zenbakiaren pareko abialekua utzi eta Etorbide Nagusiko 8. zenbakira igaroko dira.

Bien bitartean, G2 'Otxarkoaga- Plaza Biribila' eta G4 'Abusu-Plaza Biribila' lineek Ayala kaleko 2. zenbakiaren parean geralekua izaten jarraituko dute.

Informazio gehiago, geralekuetan, www.bilbao.net/Bilbobus web gunearen edo 010 telefonoan.