2011ko Egiptoko 'udaberri arabiarra'-ren ondorena

uriola.eus 2015ko eka. 5a, 09:35

Kairoko Emakumezkoek Egindako Zinema Arabiarraren 4. Karabana bere amaierara iritsiko da gaur Bilbon Amal Ramsis zuzendariak berak aurkeztuko duen The trace of the butterfly dokumentalarekin.

Mina Daniel izan zen, Kairon, 2011n gertaturiko Masperoko sarraskian hildakoetako bat, 'Egiptoko iraultzako Che Guevara' zeritzoten kristau koptoa. Haren arreba Mariarekin iraultzaren bi urte birpasatu ditu Amal Ramsis zuzendariak. "Etsipen eta garaipenez, heriotzaz eta joandakoek utzitako hutsuneez osaturiko urteak".

The trace of the butterfly (Tximeletaren arrastoa) dokumentalak "gure bizitzaren parte izan diren lagunen istorioa da, eta haiek joandakoan soilik jabetzen gara zelan aldarazi gaituzten".

Gaur, 19:45ean, Amal Ramsis zuzendariak aurkeztuko du ikusleen aurren bere dokumentala, zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuarekin.

 

Ostirala, hilak 5, 17:00 / 19:45 / 22:15
19:45ean Amal Ramsis zuzendariak aurkeztutako saioa. Zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuarekin.
The trace of the butterfly (Tximeletaren arrastoa)
Zuzendaria: Amal Ramsis
Egipto / Frantzia / Turkia / Euskal Herria, 2014, 67 min.
Hizkuntza: Arabiera, gaztelaniaz azpidatzia

 

‘Zinemagile artean’, Kairoko Emakumezkoek Egindako Zinemaren 4. Karabana

Munduan barrena Garapenerako Komunikazioarekin erlazionatutako ekimenak bultzatu eta gizarteak lotzeko beharrak akuilatuta, orain lau urte sortu zen Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) GGKEaren eta Kairoko Emakumezkoek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren arteko lankidetza-hitzarmena.

Data: ekainaren 1etik 5era

Tokia: Golem Zinemetan eta Azkuna Zentroan

Ordutegia: 17:00etan, 19:45ean eta 22:15ean.

Prezioa: Kultura, Komunikazioa eta Garapenerako 6. Nazioarteko Topaketaren ikasleentzat matrikula-prezioaren barruan sartuta. Gainontzeko ikusleentzat, 3na euro.

www.kcd-ongd.org