Kafe Antzokiaren harribitxiak: 'Inpuntuala', Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarinen musikaz gozatzeko aitzakiarik behar ez badugu ere, aprobetxatu dugu datorren astean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hitzaldi musikatua eskaintzeko izango dugula bisitan aste honetako harribitxi hau berreskuratzeko: Inpuntuala, Haitzetan (1997, Lagin) bere lehen diskoko kanta. 1999ko urtarrilean eman zuen kontzertutik hartu dugu, nahiz eta harrezkero hainbat eta hainbat izan diren Mikel Urdangarinen emanaldiak gurean. Eta hala jarrai dezala luzaro!

Osorik irakurri