Bilboko Bandaren zuzendariordea den Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, talde hori osatzen duten 45 musikarik baino gehiagok eta Koral Elkarteko ahotsek, lan bikainez osatutako egitarau anitza osatuko dute. Entzun ahal izango diren lanen artean, Mikel Laboaren 'Txoria Txori' eta Jose Uruñuelaren 'Maitia nun zira' euskal abestiak, Luiz Bonfa brasildarraren 'Mañana de carnaval', Manuel Penellaren `Don Gil de Alcala' opera komikoan jasotzen den 'Habanera' ezaguna, edo azken garaietako musika piezak daude, Ben Kingen 'Stand by me' edo Michael Jacksonen 'We are the world'. Emanaldiari amaiera emateko, Giacomo Puccinik 'Turandot' operarako idatzi zuen `Nessum dorma´ bikaina eskainiko dute.