Indautxun Karmengo festak ospatuko dituzte

uriola.eus 2015ko uzt. 16a, 08:05

Urtero legez, uztailaren 16an, Indautxu kalean, Karmengo jaiak ospatuko dituzte. Egun osoko egitaraua prestatu dute; musika, umeentzako jolasak, poteoa eta herri bazkaria, besteak beste.

Egitaraua

- 13:30. Indautxu Saria.

- 14:00. Bilbotarren poteoa eta euskal kantak.

- 15:00. La Modernaren eskutik herri bazkaria.

- 17:00. Umeentzako puzgarriak eta jolasak.

- 18:00. Umeentzako azoka.

- 19:00. 'Lüi Young and The Maha Beach' taldearen kontzertua.

- 20:00. 'The Groovies' taldearen kontzertua.

- 22:00. Jaiaren amaiera.