Euskal belaunaldi gazteen ikus-entzunezko lanak pantaila 'konbentzionalean'

uriola.eus 2015ko ira. 9a, 08:15

‘Señales de vida: Néstor Basterretxea’ laneko fotograma bat / Iturria: Azkuna Zentroa

'Egin salto! Ikus-entzunezkoaren beste mapa bat' zikloan euskal ikus-entzunezko errealizadoreen belaunaldirik gazteenak egin dituen lanik adierazgarrienak bildu ditu Azkuna Zentroak. Gaur, horietako ale batzuk ikusteko aukera dago.

Obra sortu berri horiei egindako berrikusketa da, pantaila komertzialetan –eta alternatiboetan nekez ikus daitezkeenak batu dituzte okasiorako. Ikusgai dauden piezak oinarri egokia dira haien atzean "etorkizun handia izango duten lanak daudela sumatzeko", antolatzaileen hitzetan.

Errealizadoreek ikus-entzunezkoak erabili dituzte adierazpide gisa, eta, instituzioen babesik gabe, Berlin, Benidorm, New York, Irak, Haiti, Sardinia, Singapur edota Mexikora jo dute filmatzera (edo grabatzera). Euskadira ere bai. Haien lanek bidea urratu dute nazioarteko zinemaldietan, adibidez, Locarno, Berlin, Lima, Buenos Aires edo Hong Kongen, askotariko ikusleen babesaren bila.

Historiaren arabera, beti izan dira zinemagileak eta zinema egiten duen jendea. Bigarren multzo horretakoak gero eta ugariagoak dira -garaiaren patua-, baina legezkotasun ia osoa galtzeko bidean abiatuta, desegiteko noranzkoa hartu dute azkenean. Zinema -gehiena- ez da zinema dagoeneko, eta ikus-entzunezkoak hartzen dituzte hizpide, gehienbat, abian dauden irudiak eraikitzeko behar den teknologia merkatu delako. ‘Zinema egiten duen jendeak’ ere ez du zinema egiten dagoeneko.

"Guztiz zehaztugabea eta gero eta barreiatuagoa eta heterodoxoago den multzo horretan sartu dira pantailara iristea lortu duten egile eta errealizadore gehienak. Zinema egiteko itxaropenik gabe, baina ikus-entzunezkoak adierazpide gisa erabiltzeko borondate sendoz, inguruan duten eta bisitatzen duten mundua ikusten eta filmatzen dute, egoera soziopolitikoa, kulturaren adierazpideak, beren burua. Dituzten aukeren arabera eta ahal duten neurrian, aurrekontu urri, eskas edo hutsa duen ekoizpenaren errealitatera egokituta beti".

'Egin salto!' zikloak gazte gutxi horien ikus-entzunezko adierazpideak ekartzen ditu zinema ‘konbentzionalaren’ pantailetara. Beste esparru batzuetan jaiotako adierazpideak dira, arlo intimo eta pertsonalekoak normalean, alternatiboak eta independenteak ezinbestez.

 

Egitaraua

Lan hauek izango ditugu ikusgai Bilbon lehen aldiz: Koldo Almandoz donostiarraren film laburrak eta zirriborroak; Raya Martin filipinarraren ideia bat abiaburutzat hartuta Antonio Macarrok egindako ‘A filme – Expedición’ berezia; Maria Elorzaren eta Pasaik-eko nesken filmatutako egunerokoaren pieza intimoak; Raúl de la Fuente errealizadore nafarraren ‘I am Haiti’ dokumental saritua; Jesús Mª Palaciosek ‘Casa vacía’ lanean Oteizari buruz egindako saiakera laburra, eta Gentzane Martínez de Osabak eta Álex G. de Bikuñak Nestor Basterretxeari buruz egindako ‘Señales de vida’ dokumentala, eta ‘Errautsak’ film kolektiboan ere parte hartu duen Mikel Zatarainen film labur militanteak -bisual eta politikoki-.

 

‘Errautsak / Cenizas’

09-09-2015 / 17:30

Unibertso poliedrikoa hainbat ertzetan bateratzen diren aurpegi ugariz eratzen da. Ertzek erpin askotan egiten dute bat, eta gorputz geometriko bereziak eta desberdinak osatzen dituzte, edo film bat, hala nahiago bada. Euskal Herrian kokatutako zazpi zuzendari sorkuntza-prozesu komun batean murgiltzen dira, iragana, oraina eta etorkizuna uztartuz. Begirada eta ahots bereziak solasean aritzen dira, eta hausnarketa egiten dute oraintsuko memoria pertsonalari eta kolektiboari buruz.

Zuzendaritza eta gidoia: Igone Arreitaunandia, Pasaik-eko neskak (Maria Elorza & Maider Fernandez Iriarte), Marisol Gil, MawatreS (Juan Pablo Orduñez), Hodei Torres eta Mikel Zatarain. Musika: Grande Days. Ekoizpena: Zinebi / Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking.

 

‘Casa vacía’ + ‘Señales de vida: Néstor Basterretxea’

09-09-2015 / 19:15

‘Casa vacía’

1957. urtea eta 70eko hamarkadaren erdialdea bitartean Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea artisten bizilekua izan zen Irungo etxeko hondakinetatik egindako ibilaldia. Errealizadoreak gune ilun eta huts hori ikertzen duen bitartean, elkarrizketa sortzen da oraingo irudien eta iraganeko materialen artean.

Zuzendaria, ekoizlea, gidoia, fotografia eta muntatze-lanak: Jesus Maria Palacios. Soinua: Xabier Erkizia.

‘Señales de vida: Néstor Basterretxea’

Nestor Basterretxeak 89 urte zituela, bere obraren atzera begirako erakusketa egin zuen Bilboko Arte Ederren Museoak. Hori ikusirik, bere bizitza, obrak eta artearekin zuen harremana berriz aztertzea eta ikertzea erabaki zuen. Bidaia honetan barrena, Basterretxeak bere lan-moldea, pentsaera eta XX. mendeko euskal artean eta kulturan izan zuen eragina azaltzen ditu.

Zuzendariak: Gentzane Martínez de Osaba eta Alexander G. de Bikuña. Gidoia: Jose Mari Argoitia. Ekoizpena: Marmoka Films S. L. Fotografia: Gentzane Martinez de Osaba. Muntatze-lana: Alexander G. de Bikuña eta Iban Gaztanbide. Musika: Juan Carlos Perez eta Gorka Iraundegi.

 

Maria Elorzak zuzendutako piezak

16-09-2015 / 17:30

 

Mikel Zatarainek zuzendutako piezak

16-09-2015 / 19:15

 

Sarrerak: Zinemako txarteldegian eta www.golem.es helbidean.

4,5 € / 3,5 € Az txartelarekin

Golem zinemak  -2. solairua