Ruperrek bere izarrei kantatuko die

uriola.eus 2015ko ira. 25a, 07:30

Izar & Star pop-rock zikloa Campos Eliseos antzokira itzuliko da gaur. Ruper Ordorikak estreinatuko du seigarren ikasturtea. Bere kantari gustukoen ale kutunak interpretatuko ditu oinatiarrak.

Besteak beste, George Brassens, Bob Dylan eta Lou Reeden abestiak Ruperren ahotsean entzuteko aukera izango dute irailaren 25ean Campos antzokira hurbiltzen direnek. Musikaren historiak eman dituen songwritters onenen lanak interpretatuko dituela-eta eman diote emanaldiari 'Ruper Ordorika solo vs. Songwritegia' izena. Eta, bai, solo, bakarrik egongo da oholtzan Ruper.

Campos antzokiak aurreratu duenez, "oso errepertorio zaindua" eskainiko du, tartean, "inoiz publikoan entzun gabeko bertsioak".

 

Hitzordua: gaur, irailak 25 ostirala, 20:30ean, Campos Eliseos antzokian.

www.teatrocampos.com