Errepertorio zabala alondegiratuko du Udal Musika Bandak

uriola.eus 2015ko ira. 25a, 08:00

Argazkia: www.bilbaomusika.net

Zuzeneko emanaldi eskainiko du Bilboko Udal Musika Bandak gaur, irailak 25. Bandak 45 interprete baino gehiago ditu, eta kide guztiak arituko dira Alondegian lehen aldiz zuzendari gisa jardungo duen Jose Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularraren aginduetara. Askotariko musika errepertorioa entzun ahal izango da, doan, 19:30ean hasita. 

Saio honetarako Pascual Vilaplanak musikaren historia hainbat ikuspegitatik aztertuko duen programa aukeratu dute. Azkuna Zentroan eskainiko den kontzertua, 'Folklorean zehar' izenekoa, konposatzaile handien musika herrikoian zentratuko da, Pascual Vilaplana jaiotako leku berean jaio zen Francisco Esteve Pastor Alacanteko musikariarengan; Percy Grainger australiarrarengan edota Robert Russell Bennett estatubatuarrarengan, besteak beste. Programari amaiera emateko Jose Vicente Egearen Agur Jaunak lanaren Bariazioak eskainiko du, Musika Bandak Bilboko Udal Txistulari Bandarekin batera.

1971n Muron (Alacant) jaioa, Jose Rafael Pascual-Vilaplana, ospe handiko musikagile, irakasle eta zuzendaria da. Joan den urtarrilaren 15az geroztik, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra da, eta kargu horrexetan jarraituko du ondorengo hiru urteotan, kontratua luzatzeko aukerarekin. 

 

Udal Musika Bandaren kontzertuak

Egunak: Irailak 25, ostirala
Ordua: 19:30ean
Lekua: Azkuna Zentroa 
Sarrera librea