El Correo agerkariak jakitera eman duenez, gaur, 08:15ean, Urduñatik zetorren tren batek ez du garaiz galgatu eta Abandoko Renfeko tren geltokiko tope hidraulikoaren kontra jo du. Ondorioz, gutxienez, 26 zauritu arin daude eta horietako 7 Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dituzte.
Ertzaintzak beharrezko frogak egin dizkio tren-gidariari. Honek galgatu duela azaldu die, baina trenak ez duela ondo erantzun. Ikerketak aurrera doaz.