Atxaga eta Inun 'Egunak ba doatzi' ikuskizunak elkarturik

uriola.eus 2015ko ira. 22a, 11:34

Poesia jarriko du Atxagak eta musika Mikel Inunziagak gaur, hilak 22, Euskal Poesiaren VII. BBK jardunaldien baitan.

Egunak ba doatzi izeneko poesia eta musika emanaldia eskainiko dute Bernardo Atxaga idazleak eta Mikel Inunziaga Inun musikariak, gaur arratsean, 20:00etan Bilboko BBK aretoan. Euskal Poesiak BBK jardunaldien barruan antolatutako ekitaldia da.

Irailaren 23an Serein eta Tangochék Noches poéticas "lan errepika ezina" taularatuko dute. Irailaren 24an Galatea taldeak bere hitzak hegan jarriko ditu Blues en la noche emankizunean. Eta jardunaldiei Juan Carlos Mestrek eta Carmen Isasik emango diete amaiera hilaren 25ean Antífona de otoño ikuskizunarekin.


Poesia BBK Salan hazten da: VII. Poesia BBK Jardunaldiak
Data: irailaren 21 eta 25 artean.
 Ordua: 20:00etan.
Sarrerak doan aulkiak bete arte, aurrez gonbitak BBK aretoan jasota.