Indautxuko Gazte Eguna eta aurretiko beroketak

uriola.eus 2015ko ira. 23a, 09:00

Urriaren 17an izango da XI. Indautxuko Gazte Eguna. Hori baino lehen, larunbatean, hilak 26, 19:00etatik aurrera, ekintza ezberdinak egongo dira Indautxuko plazan Gazte Eguntxu ospatzeko. Gainera, urriaren 1ean, Kirruli Libre! eta Indautxuko Ernairen eskutik Photoshop tailerra egongo da.

Beste urte batez, hamaikagarrenez hain zuzen ere, Indautxuko gazteek egitarau berezia prestatu dute auzoko Gazte Egunaren etorreraren aurretik. "Elkar ezagutzeko", diote antolatzaileek. "Beroketa moduan", gaineratzen dute. 

Aurten, irailaren 26an izango da lehen hitzordua, 19:00etatik aurrera Indautxuko plazan. Bertan, ezagutza jolasak egingo dituzte; jarraian, Kirrulin, afarimerienda egongo da; eta bukatzeko, joko mozkorrak.

Baina hau ez da Indautxuko gazteek izango duten hitzordu bakarra; urriaren 1ean, Photoshop tailerra antolatu dute, 17:00etan Kirrulin. Honetan parte hartzeko, banaka edo taldeko, ordenagailua eramateko beharra dagoelea azaldu dute.

Urriaren 17an izango da XI. Indautxuko Gazte Eguna.