Finkatuta dauden bi genero batzea da talde honen proposamena; emaitza, berriz, musika indartsua bezain dinamikoa eta berria. Estatuko jazz musikaririk onenetarikoak dira taldekideak. Boskote honen musika barren-berrenekotik abiatu eta erabat lehergarria izatera lerratzen da, uztartutako mundu bi horien, tangoaren eta jazzaren, sentsazioak sortu eta irudiak gomutarazita. Musika bitzuak garai berean eta antzeko inguruabarretan sortu ziren, euren jatorriko hiriek ate-zabalik izanik, Buenos Airesen, Montevideon zein New Orleansen nagusitzera ausartzen zen zein-nahi eragin jasotzeko.
Claudio Constantini taldeko liderrak taxututako musika jotzen dute. Bandoneon-jotzailerik ezagunenetakoa da hemen eta atzerrian. Proiektu honetan, musikari zailduak eta kalitate handikoak ditu bidelagun: Federico Lechner piano-jotzailea, Toño Miguel kontrabaxua, Hernan Hock gitarra elektrikoarekin eta Andrés Litwin bateria jotzen.
'365 Jazz Bilbao' zikloaren barruan, Bilbao 700 Fundazioak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao Campo Volantin eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak ostiral eta larunbat gauetan eta dohainik izaten dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatu ahal izateko.
'365 Jazz Bilbao' hoteletan
'365 Jazz Bilbao' zikloak jazz musikako programazio egonkorra NH Villa de Bilbao, Hesperia Bilbao eta Silken Indautxu hoteletara zabaldu du. Kontzertuak bariku eta zapatu gauetan eta dohainik izango dira; tragoa hartzea nahikoa izango da kontzertuaz gozatzeko.
Zikloaren bidez, jazz-aren kultura sortu nahi da Bilbon, hiriaren bereizgarri. Bilbon jazz musikaren zaletu‐kopuru handia dagoela kontuan hartuta, ziklo hau hasiera‐hasieratik kalitaterik handiena bilatzen saiatu da baina jende berria ere erakarri nahi du askotariko programazioa, formatu eta estilo askotako kontzertuak eskainiz.
Programaren xehetasunak (taldeak, egunak, orduak, lokalak, etab.) eta sarreren salmenta webgunearen bidez (www.365jazzbilbao.com) edo Twitterren (@365JazzBilbao).