Gerardo Nuñez eta Carmen Cortesen emanaldia gaur Bilbao Flamenco jaialdian

uriola.eus 2015ko urr. 8a, 10:00

Manuel Parrilla

Urriak 9 bitartean luzatuko da Bilbao Flamenco jaialdia. Aurtengoan, luxuzko kartelarekin. Antonio Gades Konpainia eta Andaluziako Ballet Flamenkoa izango dira kartelburu, 'Fuego' eta 'Imagenes' ikuskizunekin, hurrenez hurren. Kontzertuen artean Manuel Parrilla, Carmen Linares, Lole Montoya, Gerardo Nuñez eta Carmen Cortes dira nabarmentzeko izenak.

Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, jaialdi honek –aurreko edizioetan egin duen bezala– kontzertuen osagarri izango den jarduera bat programatu du: Camaron de la Islaren bizitza eta lanari buruzko hitzaldia, bideoekin eta audioekin ilustratua. Ricardo Pachonek emango du hitzaldi hori.

Kontzertuetarako sarrerak 6 eta 20 euro bitartean salduko dira eta 55 euroko abonamendu berezia dago Jaialdi osorako. Hauek dira sarrerak erosteko lekuak: 

- Campos Eliseos Antzokiko leihatilak (irailaren 7tik aurrera).

- Bilbao 700 Fundazioaren egoitza (Zabalgune plaza 11, 1. solairua), 12:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte, urriaren 2ra arte.

-Kutxabankeko kutxazainetan eta www.bilbaoflamenco.com webgunean.

Egitaraua

- Urriak 1, osteguna: 20:00etan, Manuel Parrilla 'Pa mi gente', Campos Eliseos antzokian (6 euro).

- Urriak 2, ostirala: 20:00etan, Carmen Linares 'Remembranzas', Campos Eliseos antzokian (10 euro).

- Urriak 3, larunbata: 20:00etan, Antonio Gades konpainia 'Fuego', Campos Eliseos antzokian (15-20 euro).

- Urriak 6, asteartea: 20:00etan, Ricardo Pachonek Camaron de la Islari buruzko hitzaldi ilustratua eskeiniko du Campos Eliseos antzokian. Doako sarrera izango du hitzorduak, jaialdiko edozein ikuskizuneko sarrera aurkeztuz gero. 

- Urriak 7, asteazkena: 20:00etan, Lole Montoyaren kontzertua Campos Eliseos antzokian (10 euro).

- Urriak 8, osteguna: 20:00etan, Gerardo Nuñez eta Carmen Cortes Campos Eliseos antzokian (10 euro).

- Urriak 9, ostirala: 20:00etan, Andaluziako Ballet Flamenkoaren 'Imagenes' ikuskizuna Campos Eliseos antzokian (15-20 euro).