Arte-gerrilla

Erabiltzailearen aurpegia Irantzu Yaldebere 2015ko urr. 8a, 08:45
'Why not Judy Chicago?' erakusketa / www.azkunazentroa.com

Judy Chicago artistak 50 urte luzez problematika kontzeptualak, bisualak eta politikoak planteatu ditu artearen instituzioari eta egungo gizarte patriarkalari buruz, eta auzi horien inguruan antolatutako lana jasotzen du erakusketa honek. Zergatik ez Judy Chicago? erakusketa Azkuna Zentroaren produkzioa da, Bordeleko Arte Garaikideko Museoaren (CAPC) kolaborazioarekin. Xabier Arakistainek egin ditu komisario lanak.

Jardunaldi Feministak aitzakitzat harturik, ‘Ikuspegi feministak ekoizpen artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroak IV. edizioa edukiko du urriaren 9 eta 10an, Alondegian. Eraikuntza kapitalista eta patriarkalari traba egiten dion mugimendu feminista sustraietatik aztertuz arte sistemaren egitura sexistari kritika gordina garatuz, ahalduntze prozesu baten oinarri/arazo historiko, politiko eta teorikoak azal azalera ekarriko dira.

1970ean Ipar Amerikako eta Ingalaterrako emakume artistek indarrak batu zituzten, arte instituzio ofizialei aurre egiteko; emakumeen artelanak, erakusketa indibidualak, emakume artisten kontseilu aholkulariak, eta hainbat eskaera exijituz. Etengabeko dudak eta borrokak planteatuz, tresnen bilaketan indar handia inbertituz, erakustetak garatzeko edota eztabaida estetiko, teoriko eta politikoak garatzeko espazio propioak bilatuz.

Praktika artistikoa kontzientzia feministarekin garatzen hasi ziren artistak.

Iaz ikastaro honetan Margaret Harrison artista eduki genuen entzugai, lehen erakusketa indibidual feminista Londresen izan zen Harrisonen eskutik, poliziak azkar batean zentsuratu eta itxi egin zuen, aurten ere hamarkada berdineko artista bat dugu, Judy Chicago.

Judy Chicago estatu batuarra abstrakzio minimalistan ibilitako artistak lehen arte feminista ikastaroa garatu zuen 1970ean. Gaur egunera arte erreferente historiko bezala heldu zaigu. Gorputzaren autokontzientzia ikerketa, barne garapenean oinarritutako jakintza eta experientzia landuz.

Praktika artistikoa ezinbestekoa dugu mugimendu feministaren ibilbidea ulertzeko, eraldaketa tresna indartsua suposatu zuen eta gaur egun ere badelakoan nago, tradizioari aurre eginez.

Judith Butler: “Identitaren deseraikuntza ez da politikaren deseraikuntza; politika bezala ezartzen ditu identitatea eraikitzen dituzten termino berdinak”.

 

Eraskusketa: Why not Judy Chicago?

Azkuna Zentroa

Erakusketa Aretoa (-2 solairua)