Bihotzak lasterketa baten erritmora dantzan egiten duenean

uriola.eus 2015ko urr. 15a, 09:20

Argazkia: www.azkunazentroa.com

Tania Arias Winogradow dantzariak Bailarina de fondo en concierto lana aurkeztuko du gaur Azkuna Zentroan Dantzaldia jaialdiaren baitan.

Kontzertuan pieza bat bestearen atzetik dantzatzen duen hondoko dantzari batek haizearekin duen diatriba da Bailarina de fondo en concierto. Lankideekin hizketaldia izan ondoren, konposizio bat dantzatuko du, hainbat kilometrotako mugimenduak eginez.

Helmuga ez dago zehaztuta, hauxe baizik ez baitaki: lehenengo mugimendutik, dantzan ari den bihotzak lasterketa baten erritmora egingo duela dantza, orain dela mila urte mezulariek sekretuz gainezka korrika egitean jartzen zuten gogo bizi bera jarrita. Hasieran mugagabea + musuak izan zen, gero mugagabea - musuak =, eta, orain, kontzertu hau.

Tania Arias Winogradow da dantza pieza honen sortzailea eta antzezlea.

Hitzordua: gaur, urriak 15, 20:00etan, Azkuna Zentroan.

Sarrera: 7-10 euro artean

www.azkunazentroa.com

www.lafundicion.org